Mozioa: Catalunyako erreferenduma

2017 / 09 / 27

Udalbatzak, irailaren 26an izandako osoko bilkuran, aho batez onartu zuen Catalunyako erreferendumari buruzko mozio hau onartzea:

  1. Eskoriatzako udalak kezka adierazi eta baztertu egiten du egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitiren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei.
  2.  Eskoriatza udalak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezala oinarrizko eta funtsezko askatasunen errepresio-estrategia, demokrazioaren oinarrizko printzipioen aurkakoa.
  3. Eskoriatzako udalak berretsi egiten du funtsezko printzipio demokratiko guztiekiko konpromisoa, eta elkartasuna adierazten die Catalunya-ko herriari, eta baita demokraziaren aurkako errepresio politikoa – Espainiako Gobernuak gidatutakoa- pairatzen diharduten pertsona eta erakunde guztiei.
  4. Eskoriatzako udalak dei egiten du Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzera.
  5. Eskoriatzako Udalak bt egiten du Katalunian hartzen duten erabakiarekin.
  6. Udaleko balkoian estelada jartzea urriak 2 arte.