Musika eskolan matrikula egiteko epea luzatu da

2020 / 09 / 30

Beheko Errota musika eskolak ikasturte honetarako matrikulazio epea luzatu du, beraz, interesatuek oraindik izena emateko aukera dute.

Matrikulazioak egin daitezke telefonoz zein posta elektronikoz.

  • Telefonoa: 943 714 995
  • Emaila: musikesko@hotmail.com

Honako datu hauek eman behar dira matrikula egiteko:

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Izena eman nahi duzun irakasgaiak
  • Harremanetarako telefonoa:

Musika eskolan eskaintza handia dago 4 urtetik aurrera, eta ez bakarrik haurrentzat, baita helduentzat eta jubilatuentzat ere. Inoiz ez da berandu musikarekin hasteko, eta gogoa eta esfortzua jartzen dion edonork oso emaitza onak lor ditzake.

Ikastaroak: txistua, musika tailerra, dantza, kantua, pianoa, klarinetea, saxofoia, flauta, biolina, biolontxeloa, tronpeta, tronboia, tronpa, akordeoia, gitarra klasikoa eta elektrikoa, perkusioa, bateria, musika-hizkuntza eta koroa.