Musika eskolan matrikula egiteko epea zabalik

2020ko maiatzak 21

Beheko Errota musika eskolak ikasturte berrirako matrikulazio epea ireki du, eta maiatzaren 18tik ekainaren 15era bitartean izango da.

Aurten, matrikulazioak ez dira aurrez aurreko egingo, baina telefonoz zein posta elektronikoz egin daitezke.

Honako datu hauek eman behar dira matrikula egiteko:

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Izena eman nahi duzun irakasgaiak
  • Harremanetarako telefonoa

Musika eskolan eskaintza handia dago 4 urtetik aurrera, eta ez bakarrik haurrentzat, baita helduentzat eta jubilatuentzat ere. Inoiz ez da berandu musikarekin hasteko, eta gogoa eta esfortzua jartzen dion edonork oso emaitza onak lor ditzake.

Ikastaroak: txistua, musika tailerra, dantza, kantua, pianoa, klarinetea, saxofoia, flauta, biolina, biolontxeloa, tronpeta, tronboia, tronpa, akordeoia, gitarra klasikoa eta elektrikoa, perkusioa, bateria, musika-hizkuntza eta koroa.