Nola eman baja hauteskunde propagandarik ez jasotzeko

2019 / 09 / 26

Bizitzen ari garen klima aldaketa dela eta, ongietorriak dira egoera gainditzeko ekimen guztiak. Horrela, azaroaren 10ean izango diren hauteskundeen aurrean, badago hainbat paper alferrik ez erabiltzeko aukera bat. Estatistika Institutu Nazionalean baja eman daiteke hauteskunde propaganda erroldan hauteskunde kanpainan alderdi politikoek etxeetara bidaliko duten publizitaterik ez jasotzeko

Propagandarik ez jasotzeko tramitea urriaren 7ra arte egin daiteke internet bidez edo udaletxean norbera bertara joanda.

Internet bidez egiteko ziurtagiri elektronikoa behar da. INEren webgunean sartu behar da, tramitea egiteko tokira, eta bertan, “exclusión” aukeratu. Gero, nahi izanez gero, beti izango dugu aukera alderdi politikoek berriz ere gutunak bidal diezaguten; horretarako, nahikoa izango da tramitea egiteko toki horretan “inclusión” aukeratzea.

 

Ziurtagiri elektronikorik ez duten pertsonek formulari hau bete dezakete eta udaletxean aurkeztu NANarekin.