Ohar garrantzitsua: autonomoentzako laguntzak argitaratu dira

2020ko apirilak 15

Joan den astean aurreratzen genizuen bezala, gaur, apirilak 15, jarduera etenda geratu zaien autonomoentzako laguntzak argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAAn).

Lanbideko webguenan dago eskaerak aurkezteko informazioa.

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 16an 00:00etan hasiko da.  Eskaerei eta zuzenketari dagokienez, gestore/asesoreek kontuan har ditzaten, 39/2015 Legea aplikatuko da.

Diru laguntza eskaera prestatzen hasteko hemen dago inprimakia.

Laguntzei buruzko galdera-zerrenda lagungarria, berriz, hemen.

Koronabirusa dela eta, Eskoriatzako merkatari, ostalari edo herriko zerbitzuetan lan egiten baduzu eta jarduerarekin lotutako edozein zalantza izan ezkero, jar zaitez harremanetan Eskoriatzako Udalarekin.

  • Ordutegia: 9:30-13:00
  • Telefono zenbakia: 943 71 54 53 / 664 54 66 44
  • Helbide elektronikoa: garapen@eskoriatza.eus