Onartuta 2016rako ordenantza fiskalak

2015 / 12 / 23

hobariak euskerazJendaurrean egoteko arauzko epea igarota inolako alegazio edo erreklamaziorik jarri gabe, behin betiko onartu dira, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ordenantza fiskalak, tipoak, kuotak eta tarifak eta horiei egindako aldaketak.
Urtarrilean eskuorri bat banatuko da Eskoriatzako etxe guztietara, eta bertan zehazten dira egutegi fiskala eta udal zergei zein jarduerei aplikatuko zaizkien salbuespenak, hobariak eta beherapenak.

Egutegi fiskala

Egutegi fiskalean eskoriatzarrei eragiten dieten zergak ordaintzeko borondatezko epeak jasotzen dira.

Salbuespen eta hobari berriak

Aurten, lehendik daudenaz gain, salbuespen eta hobari berriak onartu dira.

Udal zergetan nabarmendu behar da hiri-kontribuzioan %50eko hobaria izango dela familia ugarientzat, eta baita energia berriztagarriak jartzeagatik ere. Era berean, ohiko egoitza ez diren etxeentzat kontribuzioan jarrita zegoen %100eko errekargua kendu da.
Ibilgailuei dagokienez, hobari berriak onartu dira 50 urtetik gorako ibilgailuentzat (%100), familia ugarientzat (%15-%50 artekoak), 120 g/km-ko CO­2 baino gutxiago isurtzen duten ibilgailuentzat eta ibilgailu elektrikoentzat (%100).
Obren gaineko zergan, orain arte zeuden hobariei zaharberritze integrala egiteagatik edo eraikina bota eta berria egiteagatik ordaindu beharreko tasa %5etik %2ra pasatzen da.

Udal zergei aplika dakizkiekeen salbuespenak eta hobariak

Jarduera ekonomikotako hobariak eta beherapenak