Organikoaren bilketa berriz txartelarekin

2020 / 06 / 16

Debagoieneko Mankomunitateak jakinarazi duenez, ekainaren 22tik aurrera hondakinen jasoketa zerbitzua normaltasunera bueltatuko da, hala Eskoriatzan organikoaren edukiontziak (marroia) berriz ere txartel bidez hasiko dira funtzionatzen.

Txartela galdu edo bestelako arazoren bat izan duenak, udaletxeko telefonora deitu eta bertan bideratuko dute: 943 71 44 07

Horrez gainera, bestelako zerbitzuak hauek ere normalizatu dira, hala nola:

Garbigune ibiltaria eta Traste Zaharrak

Etxean pilatzen ditugun hondakin arriskutsuak batzen dira garbigune ibiltarian, adibidez: bonbilak, erradiografiak, disolbatzaileak, bateriak, etxetresna elektrikoak, olio zaharrak, pilak, CD eta DVDak edo margoak…Hamabostean behin izaten da Garbigune Ibiltaria Eskoriatzan

Traste Zaharrak ere astean behin jasotzen dira Eskoriatzan eta bertara atera daitezke: altzariak; koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…), linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…)…

Kontsultau hemen Garbigune Ibiltariaren eta Traste Zaharren jasoketaren Eskoriatzako egutegia

Arrasateko Garbigunea

Garbiguneak hiri hondakinen gaikako bilketarako guneak dira. Herritar guztiei zuzenduak daude, baita etxeko konponketak egiten dituzten gremio txikiei, denda, ostalaritza establezimendu eta bulegoei ere.

Ordutegia: 9:00 – 13:30 eta 15:00 – 19:00