Ostegunean, uztailaren 2an, kiroldegia zabalduko da

2020ko ekainak 30

Manuel Muñoz kiroldegia uztailaren 2an, osteguna, irekiko da, eta ohiko ordutegia eta egutegia mantenduko dira.

Igerilekuak (kanpokoa eta barrukoa), fitness gelak, aldagelak etab  zabalduko dira, saunak ordea, segurtasun neurriak mantentzea ezinezkoa dela baloratuz, itxita mantenduko dira.

Ondorengo link-a irakurri, normaltasun berriak izango dituen betebeharrak ezagutzeko: Erabiltzaileentzat protokoloa_Manuel Muñoz kirolegia

Horrez gain, uztailaren 6tik aurrera jarduera gidatuak eskainiko dira, ordutegi bereziarekin eta beste hainbat egokierarekin, hauek jarduerak:

  • Spininga:  astelehen eta asteazkenean 17:30
  • Pilatesa:
    • astelehen eta asteazkenean 18:30o
    • astearte eta ostegunean 9:30-
  • Body tonoa: astelehen eta asteazkenean 19:30
  • Zunba:
    • astearte eta ostegunean 19:15o
    • asteazken eta ostiraletan 9:15
  • Aquagyma: asteazken eta ostiralean 9:00
  • Fitness aholkulari zerbitzua: astearte eta ostegunean 10:30-11:30 eta 17:15-19:15