Ostiral honetan, alternatiba energetikoei buruzko dokumentala eta solasaldia.

2020ko urtarrilak 22

Urtarrilaren 24an, ostiral honetan, zine jasangarri zikloan antolatu eta bertan behera geratu zen dokumentalaren proiekzioa egingo da.

Energia trantsizioak. Piztu aldaketa” dokumentalaren ondoren, GoiEner taldeko partaide batekin solasaldia egiteko aukera izango dugu.
Sinopsia: egungo energia eredua ekologikoki jasangaitza eta sozialki bidegabea da (klima aldaketa, erauzketen kalteak, energia pobrezia, korporazioen boterea, mundu-mailako desorekak, etab.). Baina badira munduan zehar horren aurka borrokatzen eta alternatibak martxan jartzen ari diren pertsonak eta taldeak.

Iraupena: 40´. Zuzendaria: Ander Salsamendi. Hizkuntza: euskara (gaztelaniazko azpitituluekin). Doan.

Goiener: gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elkartea da. Sentsibilizazio eta trebakuntza lanak egiten dituzte aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren arloan.