Ostiraletako azoka berriz martxan

2020 / 04 / 21

Ostiral honetan, apirilaren 24an, Eskoriatzako ostiraletako azokak bere ohiko jarduerari ekingo dio. Erabaki hori Eskoriatzako Udalak hartutakoa da, hain zuzen ere Araudia aldatu ondoren, azoka txikietarako baimenak udalaren erabakiaren menpe geratu baitira.

Azoka ohiko ordutegian egingo da baina Santa Mariña plazan, eta beharrezko neurriak hartuko dira pertsonen arteko distantziak mantentzeko eta segurtasuna bermatzeko.