Otsaileko ohiko plenoa

2015 / 02 / 20
  • Eguna: Otsailaren 24a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
  4. 2015-erako lan eskaintza publikoa onartzea.
  5. Debagoiena Mankomunitateko estatutuak onartzea.
  6. Administrari partekatu lanpostuari hizkuntz eskakizuna izendatzea.
  7. Gizadi elkarteak jarritako abala itzultzea.
  8. Zaldibar antzokia erabiltzeko araudia hasiera batean onartzea.
  9. Zaldibar antzokia erabilera eta ekitaldi pribatuetarako erabiltzeko tasak hasiera batean onartzea.
  10. “Giltzagune” proiektua egiteko lankidetza hitzarmena sinatzea.
  11.  Hemen Garbiketak jaulkitako faktura (urtarrilak 16-otsailak 15) ordintzeko agindua.
  12. Landuk jaulkitako faktura (urtarrila) ordaintzeko agindua.
  13. Cespak jaulkitako faktura (urtarrila) ordaintzeko agindua.
  14. Intxaurtxuetako 35. eskapeko etxabean egin beharreko etxebizitzari udal etxebizitza tasatu behin-behineko sailkapena ematea, eta etxebizitza hori esleitzeko oin onartzea.
  15. Hiri lurreko bizitegietako eraikinetako lokalak etxebizitzak bilakatzeko udal ordenantzako 12., 13. Eta 16. Artikuluen aldaketa hasiera batean onartzea.
  16. Axtroki merkartari elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea axtroki izeneko tokiko moneta sistema ezartzeko.
  17. Ibarraundi museoan salgai dauden produktuentzako prezio publikoak onartzea.
  18. Lankidetza hitzarmena sinatzea Eskoriatzako Kirol Elkartearekin: diru laguntza ematea eta udal instalazioak lagatzea.
  19. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileko eranskina “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzea” aldatzeari hasierako onarpena ematea.
  20. Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko eguna dela-eta, erakunde adierazpena.
  21. Eskoriatzako udal talde sozialistak hondakinen tratamenduari buruz aurkeztutako mozioa.
  22. Galde-eskeak