Parte-hartze ona eta maila hobea Gabonetako apaingarrien lehiaketan

2020ko abenduak 19

Herritar asko animatu dira Udalak antolatutako Birziklatutako materialekin Gabonetako apaingarrien lehiaketan parte hartzera, guztira 6 establezimendu, 16 partikular leiho eta balkoiekin eta 6 auzogune.

Zoriontzekoa da eskoriatzarrek erakutsitako abilezia, irudimena eta trebetasuna. Oso leku politak sortu dituzte, birziklatutako materiala erabilita ia kasu guztietan.

Orain, epaimahaiak bere lana egitea baino ez da falta. Ez dute lan erraza izango irabazleak izendatzeko lanak baloratzen. Gainera, parte-hartzaile guztien arteko zozketa ere egin beharko dute. Datorren asteko asteartean, abenduaren 22an jakinaziko dira lehiaketaren emaitzak.

Gogoan izan sariak honako hauek direla:

  • 100 euro establezimendu onenari.
  • 200 euro auzogune onenari.
  • 100 euro balkoi edo leiho onenari.
  • 100 euro eskape onenari.
  • 30 euroko 10 sari banatuko dira parte hartzaileen artean

Sariak bonotan emango dira, Eskoriatza Bizirik kanpainari atxikitutako establezimenduetan gastatzeko.

Establezimenduen argazki batzuk

Akeita, Ogi berri, Villar ileapaindegia, Zarus, Altuna harategia, Inkernu

Balkoi eta leiho batzuen argazkiak

 

Hainbat auzogune