Partxis plazako jolasak berrituko dira

2019 / 10 / 25

Manuel Muñoz Kiroldegi aurrealdean dagoen Partxis plazako jolas eremua berrituko du udalak.

Lanak datorren astelehenean, hilaren 28an, hasiko dira eta aste pare bat iraungo dutela aurreikusten da. Epe horretan plaza itxita egongo da, kalterik ez sortzeko.

Auzotarrak jakinaren gainean jarri eta sortutako endredoengatik barkamenak eskatzen ditu udalak.