Peatonalizazioa gero eta gertuago

2014ko ekainak 03

Ekainaren 9an, astelehena, hasiko dira erdiko kalean peatonalizazioa gauzatzeko obrak.  Lan horietan egurrezko oholak eta saski handiak  ipiniko dire errepidean, erdiguneari itxura atseginagoa emateaz gainera, oinezkoentzako eremua eta zirkulazio-zatia bereizteko balioko dutenak.

peatonalaEgurrezko oholak eta otzarak. Argazki honetan autoaren norabidea goranzkoa bada ere, 
benetan egongo den norabidea ez da hori izango.

Ibilgailuentzako norabide bakarra erdiko kalean

Lan hauek pare bat asteko iraupena izango dute eta bukatutakoan autoak norabide bakarrean pasatu ahal izango dira erdiko kaletik, hain zuzen ere Gasteiz -> Arrasate norabidean. Gasteiz alderako norabidea egin nahi duten autoek, berriz, Arbiñostetik ibili beharko dute. Horretarako, Arbiñosten ere zenbait lan egin dira, besteak beste oinezkoentzako egurrezko pasabidea ipini da eta autoak pasatzeko zubia asfaltatu eta egonkortu.

20140602_155700Gasteizeko norabidea Arbiñostetik egin beharko da.
Oinezkoentzako pasabidea eta autoentzako errepidea berrituta.
.

Uztailean peatonala

San Pedroetan erdiko kalea autoentzako itxita geratuko da, eta jaiak pasatutakoan, hau da uztailean, erdigunean oinezkoei lehentasuna emateko ordutegi hau zehaztuko da:

  • Astean zehar 16:30 – 21:00

  • Asteburuetan larunbateko 13:30etatik igandeko 21:00era

Peatonalizazioa errealitate denean, herriko erdigunean oinezkoek izango dute lehentasuna. Herrigunean kotxe gutxiagoarekin, hirigunea garbiagoa, erosoagoa eta txukunagoa izango da, haurrak, edadekoak eta herritarrak oro har erosoago ibili ahal izateko.