Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak salgai

2019 / 10 / 22

Azaroaren 9an arratsaldeko 17:30ean  etorriko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots Eskoriatzara ikuskizun berria aurkeztera, BIZI DANTZA izena duena hain zuzen ere, eta gaur jarri dira ikuskizun horretarako sarrerak salgai.

Erosteko 2 bide daude:

  • Presentzialki: Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian
  • On-line

Sarrera prezioa 6 eurokoa da eta sartu nahi duten guztiek, adina dena delakoa izanda ere, sarrera erosi beharko dute.

Hona hemen ikuskizun berriaren aurrerapen kanta: