Playback txapelketa antolatu du Atxorrotx Kultur elkarteak

2020 / 04 / 28

Atxorrotx Kultur Elkarteak Playback txapelketa antolatu du. Familian, lagunartean edo bakarka grabatutako bideoak izan daitezke; aukeratutako kantuak euskara hutsean izan beharko dira; eta, guztira, hiru sari egongo dira.

Sariak Eskoriatzako Axtroki Merkatari Elkarteko dendetan gastatzeko txartelak izango dira, 150, 100 eta 50 eurokoak.  Lanak maiatzaren 10a baino lehen entregatu beharko dira, inkernu@atxorrotx.eus helbide elektronikora bidalita.

Honakoak dira playback txapelketan parte hartuko dutenek bete beharko dituzten oinarriak:

1) Lanak maiatzaren 10a baino lehen bidai beharko dira inkernu@atxorrotx.eus helbidera.

2) Euskal musikan oinarritutako bakarlari edo taldeen musika erabili beharko da.

3) Eszenaratzea baloratuko da. (Atrezzoa, koreografia…)

4) Hiru sari egongo dira:  Lehenengo saria 150€, bigarrena 100€ eta hirugarrena 50€. (Axtroki Merkatari Elkarteko dendetan gastatzeko izango dira sari horiek)

5) Lanak horizontalean grabatuak izan beharko dira.

6) Epaimahaia Atxorrotx Kultura Elkarteko kideak izango dira.

7) Parte hartzea Eskoriatzarren artera mugatuko da.

8) Epaimahaiak talde irabazleak maiatzaren 15ean iragarriko ditu.