Azaroko ohiko plenoa

2016 / 11 / 18
  • Eguna: Azaroaren 22a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1.  Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2.  Alkatearen adierazpenak.
  3. “Etxebizitza hutsaren-Bizigune” programaren kudeaketa Suradesari emateko erabakia.
  4. E-Goitek S.L. enpresak fiantza itzultzeko egindako eskaera.
  5. EIOZ-en hobaria egiteko Jose Arana Fundazioa Patronatuak egindako eskaera.
  6. Diru laguntzei buruzko Plan Estrategikoari aldaketa.
  7. “16. Kreditu aldaketaren” espedientea.
  8. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epean betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  9. Idazkari-Kontuhartzaileak jarritako eragozpenak 2016-ko hirugarren hiruhilekoan.
  10.  Bide-zorra eratzeko eta olazar 14 HIE-ko Zorautz baserriaren lurzati bat banandu eta lagatzeko beste eskritura bat zuzentzeko eskritura onartu eta sinatzea.
  11. Denbora-libreko ortutarako lurzatiak esleitzeko prozedura arautuko duen baldintza-agiria onartzea.
  12. Larrialdietarako udal laguntzak arautzen dituzten oinarrietako 5. artikulua aldatzea: hasierako onarpena.
  13.  Ixotu gazte taldea dinamizatzeko zerbitzua esleitzea.
  14. Saharari buruzko erakunde adierazpena.
  15. Erakunde adierazpena, azaroaren 25a: “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna”.
  16.  Abenduaren 3-an Euskararen Nazioarteko eguna dela-eta, Erakunde adierazpena.
  17. Galde-eskeak.