RENOVE planak indarrean: etxetresnak eta leihoak

2020ko uztailak 03

Isolamendu handiko leihoak eta energia-eraginkortasun handiko tresnak (A++ eta A+++ klasekoak) lagunduz, etxebizitzetan energia-kontsumoa aurreztea eta Covid-19 larrialdiaren ondorengo susperraldi ekonomikoa lortzea helburua duten plan hauek uztailaren 1etik indarrean daude, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) sustatutako dirulaguntza plan hauek, lehioak ordeztuko diren edo etxetresna elektriko berriak instalatuko diren ohiko etxebizitzako jabeak, gozamendunak edo errentariak diren partikularrei soilik daude zuzenduta.

Planak aurrekontua amaitu arte egongo dira indarrean, edo gehienez ere, azaroaren 30era arte. Dirulaguntza eskaerak modu telematikoan bideratuko dira, Energiaren Euskal Erakundeak berariaz egokitutako aplikazioaren bidez, haren webgunean (www.eve.eus), eta konkurrentzia prozesuaren bidez emango dira, hau da, behar bezala bete eta formalizatutako dokumentazioa jasotakoaren hurrenkerari edo ordenari jarraituz.

Leihoen Renove Plana

Dirulaguntzaz baliatzeko, leihoek eta ate-leihoek baldintza hauek bete beharko dituzte: etxebizitzaren kanpoko itxituren zati izatea eta energia-eraginkortasun handiko estandarrak edukitzea.

Plana indarrean sartu ondoren egin beharko da instalazioa. Leihoek, kostuaren %25eko laguntza izango dute. Etxebizitzako eta onuraduneko gehieneko zenbatekoa ez da inoiz 1.500€-tik gorakoa izango.

Leihoen Renove Plana bateragarria izango da helburu bera duten beste plan batzuekin, baldin eta salmentaren azken prezioaren (SAP) %65 gainditzen ez bada.

Lehioen Renove Planari buruzko informazio gehiago.

Etxetresna Elektrikoen Renove Plana

Energia-eraginkortasun handia duten etxetresnak erosteko dirulaguntza eskatu ahal izango da, betiere tresna zaharrak behar bezala birziklatzea ahalbideratuz. Onuradun bakoitzeko eta etxetresnako gehieneko dirulaguntzak ez du salmentaren azken prezioaren (SAP), BEZa barne, %25 gaindituko, eta pertsona berak ezin izango du dirulaguntza bat baino gehiago jaso etxetresna mota berdinagatik.

Dirulaguntza jaso dezaketen etxetresna elektrikoak hauexek dira:

Renove plan hau ez da bateragarria beste etxetresna elektrikoen plan batzuekin.

Saltokiek kanpainari lotutako materiala izango dute eta etxetresna elektrikoen establezimenduetan bertan egin daitezke dirulaguntzen kudeaketak.

Etxetresnen Renove planari buruzko informazioa.