Bizitza eta natura, biak errespetatu beharrekoak

2016 / 05 / 24

AHATE_afixaDeba ibaian ahateak ibiltzen dira Eskoriatzan, eta eskoriatzarrok pozik egon ohi gara haiei begira. Naturak egiten digun opari horrek adierazten du, gainera, errekak bertan bizitzeko baldintzak betetzen dituela, eta beraz, ingurumen baldintza duinak ditugula.

Hala baina, badago naturaren lana errespetatzen ez dakienik eta pasa den asteburuan ahateen kabian zeuden arrautzak apurtu egin dituzte. Argazkian ikusten denez, edalontzi jaurtiketa praktikatu nahi izan du norbaitek eta bizia emango zuten arrautzak apurtu. Dagoeneko herritar batek kendu du edalontzia, eta eskertzekoa da.

Eskoriatzako Udalak bizidun guztientzako errespetua eskatzen du,mantendu dezagun ingurunean bizirik, denon mesedetan.