RITA antzezlana Eskoriatzako Zaldibar antzokian

2019ko martxoak 28

Igande honetan, martxoak 31, arratsaldeko 7:00etan, Txalo taldearen “Rita” antzezlana izango dugu Eskoriatzako  Zaldibar antzokian. Sarrerak, jadanik, salgai daude kiroldegian, aforoa bete arte. Saldu gabe gelditzen direnak egunean bertan salduko dira leihatilan.

Franki, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Bi mundu aparte. Macbeth taberna baten izena dela uste du ikasleak, eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritaren agerpenak berpiztuko du. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.

  • Egilea: Willy Russell
  • Euskarazko itzulpena: Martin Agirre
  • Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza
  • Musika: Audio Network
  • Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
  • Eszenografiaren egilea: Escenica Integral
  • Jantzien diseinua: Cristina Martinez
  • Argiztapena: Julen Zaballa
  • Teknikoa: Alfredo Medina Lirio
  • Argazkiak:  David Vicente