Ruiz de Eguino artistaren erakusketa Ibarraundi museoan

2017ko apirilak 28

“Ruiz de Eguino, arte bakarra bi hemisferiorentzat” erakusketa egongo da ikusgai Ibarraundi Museoan. Erakusketa maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:00etan, inauguratuko da eta maiatzaren 25era arte egongo da zabalik; eta bertan, 16 eskultura eta 12 grafiko ikusteko aukera izango da. Iñaki Ruiz de Eguino bera inaugurazioan izango da.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
  • Igandetan: 12:00-14:00
  • Larunbatetan itxita.

Hitzaldia

Tartean, maiatzaren 16an, arratsaldeko 18:30ean, “Ruiz de Eguino, una dimensión creativa” hitzaldia eskainiko du Ruiz de Eguinok Ibarrundi museoan.

  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Ibarraundi museoa.
  • Hizkuntza: Gaztelera.

Eskultorea, margolaria eta grabatzailea da Iñaki Ruiz de Egino. Nazioarteko abstrakzio geometrikoaren eta gaur egungo arte neokonkretistaren artista handienetakotzat jotzen da. Bere obra zehatza, koherentea eta independentea, artearen merkatuko interesetik kanpokoa izateagatik nabarmentzen da.

Arte geometrikoan sortzaile gailentzat hartzen da. Eskultore bezala, gaztetatik ditu lagun Jorge Oteiza, E. Chillida, Françoise Morellet, Basterretxea…

Eguino bere eskultura “zeharkagarriengatik” da ezaguna bereziki: eskulturen barrutik igaro daiteke jendea eta beraiekin elkarreragin. Laurogeiko hamarkadatik hiriko eta naturako espazioetan jarritako neurri handiko piezetan espezializatu da.