Ruiz de Eguino, una dimensión creativa, hitzaldia Ibarraundi Museoan

2017 / 05 / 11

“Ruiz de Eguino, arte bakarra bi hemisferiorentzat” erakusketaren harira, datorren asteartean, maiatzaren 16an, arratsaldeko 18:30etan, “Ruiz de Eguino, una dimensión creativa” hitzaldia emango du eskultoreak Ibarraundi Museoan, eta beste hainbat gauzen artean, bere ibilbide profesionala izango du hizpide.

Arte geometrikoan sortzaile gailentzat hartzen da, eta eskultore bezala, gaztetatik ditu lagun Jorge Oteiza, E. Chillida, Françoise Morellet, Basterretxea…

  • Izenburua: Ruiz de Eguino, una dimensión creativa.
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Ibarraundi Museoa
  • Hizkuntza: gaztelania.

Bestalde, “Ruiz de Eguino, arte bakarra bi hemisferiorentzat” erakusketa maiatzaren 25era arte zabalik egongo da honako ordutegian:

  • Astelehenetik ostiralera: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
  •  Igandeak: 12:00-14:00
  • Larunbatetan, itxita.