Salgai herri bazkarirako txartelak

2019ko otsailak 15

Bi aste barru inauteriak hasiko dira, eta dagoeneko salgai jarri dira herri bazkarirako txartelak. Jarraian inauterie buruzko informazioa, egitaraua, mozorro lehiaketa, herri bazkaria….

Herri bazkaria

Herri bazkaria martxoaren 2an izango da, larunbata, 14:30etan Manuel Muñoz kiroldegian, eta dagoeneko salgai daude txartelak Inkernu eta Goxotxiki tabernetan. Txartelak erosteko azken eguna otsailaren 26a izango da.

Menu 1 (+18 urte)

  • Patatak errioxar erara
  • Oiaskoa piper berdeekin eta entsalada
  • Txokolatezko brownia izozkiarekin
  • Kriantza ardoa, sagardoa, ura eta freskagarriak
  • Kafea eta txupitoa.

Prezioa: 16€

Menu 2 (-18 urte)

  • Makarroiak tomate eta gaztarekin
  • Oilasko izterra txip patatekin
  • Smarties izozkia.
  • Ura eta freskagarriak

Prezioa: 10€

Egitaraua

Beste aldetik hau da inauterietarako prestatutako egitaraua.

Otsailak 28, osteguna Urdelardero eguna
10:30/Kaletik
Urdelardero eguna: umeen kalejira.
11:30/Plaza

Txistorra jana.
17:00/Zaldibar antzokia
Trokolo pailazoak: “Burutik jota”
Sarrerak doan dira eta aldez aurretik kiroldegian jaso daitezke. Mesedez, aforoa dela-eta umeak bakarrik joatea eskatzen dugu, eta lagunduta joanez gero, heldu bakar batekin.
18:00/Plaza
Txokolate jana.
18:15/Plaza
Inauterietako dantza.

Martxoak 1, ostirala

20:00/Zaldibar antzokia
Zirkoband. Musika Eskolako bandaren kontzertua

Martxoak 2, larunbata
13:00/Luis Ezeiza
Mozorro desfilea.
14:30/Kiroldegia
Herri bazkaria.
16:00/Kiroldegia
DJ Moto.
17:00/Luis Ezeizako patioa
Zezentxoak eta poneyak.
18:30/Plaza
Mozorro lehiaketako sari banaketa.
19:00/Plaza
Dantzaldia Gabezin taldearekin.
23:00/Plazan
Dantzaldia Gabezin taldearekin.

5, asteartea, inauteri asteartea
10:30/Pilotalekua
Umeen jaialdia.
17:15/Plaza
Kukumarroak.
18:00/Plaza
Djon.

Mozorro lehiaketa

Eta bukatzeko, hemen mozorro lehiaketaren oinarri eta sariak.

1.- Lehiaketan sartzeko martxoaren 2an, larunbata, eguerdiko 13:00ean egingo den
desfilean parte hartu beharko dute.

2.- Desfilean parte hartzeko Luis Ezeizako patioan eman behar da izena 12:30etatik
12:45era edo aldez aurretik kultur etxean (943 71 46 88 edota kultura@eskoriatza.eus).

3.- Desfileko parte hartzaileak Luis Ezeiza eskolako patioan egon beharko dira eguerdiko
12:50ean.

4.- Parte hartzaile edo koadrila bakoitzari zenbaki bat emango zaio, desfilerako ordena
adierazteko.

5. Desfilea 13:00ean hasiko da. Ibilbidea: Luis Ezeiza / plaza / Sanjuankale /Plaza.

6.- Erakustaldia edo dantzaldia egingo duten taldeek plaza parean gelditu ahalko dira.
Saiatu 4 edo 5 minutu baino gehiago ez egoten.

8.- Epaimahaia desfilea bukatutakoan elkartuko da erabakia hartzeko eta arratsaldean,
19:00ak aldera, plazan bertan jakinaraziko da irabazleak nortzuk diren eta sariak ere
banatuko dira orduan.

9.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta saririk ez ematea ere erabaki ahal
izango du.

10.-Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du. Sortu
litezkeen zalantzei edo ezustekoei erantzutea antolatzaileen esku egongo da.

Sariak

15 urtetik gorakoentzako

a. Banaka edo bikoteka
50 euroko hiru sari mozorro onenei
b.- Talde txikiak (3 – 7)
100 euroko hiru sari talde onenei
c. – Talde handiak (+8)
200 euroko hiru sari talde onenei

14 urtetik beherakoentzako

2 pertsonako gorako taldeak.
3 sari guztira: ogitartekoa eta edaria (guztira gehienez ere 100 €).