San Pedro jaietako Teleskoko bideoak

2020ko ekainak 28

Gaur igandea, ekainaren 28a, San Pedro egunaren bezpera, 12:00etatik aurrera, YouTubeko “Eskoriatza Bizirik” kanalean 1986tik aurrera egin ziren herriko festen hainbat une biltzen dituzten bideoak ikusi ahal izango dira.

Bigantxak, haurren eta nagusien danborradak, umorezko rallyaren irudiak, dantza taldea eta musika bandaren kontzertuak, berbenak… eta batez ere alaitasuna  izango dira bideo hauen protagonistak.

Eskoriatza Bizirik. Teleskoko bideoak