Sanpedroetako 20. esaldi lehiaketa martxan da

2019 / 05 / 24

Aurten 20. urtez egingo da sanpedroetarako esaldi lehiaketa, eta berrikuntza gisa “Esaldi gaztea” saria izango da 20. urte honetan, hain zuzen ere 12 – 16 urte bitarteko gaztetxoei zabalduko baitzaio esaldi lehiaketa. Beraz, hauek izango dira kategoriak:

3 SARI EGONGO DIRA

  1. Irabazle Nagusia. San Pedro jaietako lema izango dena. (100 euro)
  2. Pegatinetarako esaldiak: Irabazlea ez izan arren, egokiak diren esaldiak (tonua, errima, gaurkotasuna… duten esaldiak) (50 euro esaldi bakoitza. Gehienez 4 esaldi)
  3. Esaldi gaztea: 16 urtetik beherakoek egindako esaldiak (bokata + edaria Eskoriatzako taberna baten, San Pedro jaietan)

OINARRIAK

ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE ?
12 urtetik gorako edozein eskoriatzarrek edo Eskoriatzako ikastetxeetan ikasten dutenek, baina hiru pertsona baino gehiagoko taldeak osatuz.

ZENBAT ESALDI AURKEZTU ?
Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du eta gehienez gura beste.

NON, NOIZ ETA ZELAN AURKEZTU ESALDIAK ?

  • Buzoiak: Kultur Etxean, liburutegian eta ikastetxean.
  • Whatsappa: 636 78 59 71
  • Emaila: euskara@eskoriatza.eus

EZ DIRA ONARTUKO
Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak.

EPAIMAHAIA ETA ZABALPENA
Udaleko kultura batzordeak izendatuko du Esaldi Lehiaketaren epaimahaia.

Esaldiak aurkezteko azkeneko eguna ekainaren 2a izango da.