Sanpedroetako APP-a martxan dago

2019ko ekainak 24

“Eskoriatza” izeneko Mugikorreko aplikazioan txertatu dugu jaietako aplikazioa eta Play Store-n eta App Store-n eskuragarri dago. Lehendik jaitsita daukanak eguneratu bakarrik egin beharko du eta ohiko itxura aldatuta sanpedroetako itxura berriarekin agertuko zaio.

Aplikazioa jaitsi barik duenak, berriz, Play Store-n eta App Store-n “Eskoriatza” hitzarekin bilaketa egin eta jaitsi ahal izango du.

Zer topatuko dugu aplikazioan?

EGITARAUA: San Pedro jaietako egitaraua kontsultatu ahal izango du erabiltzaileak, egunez egun eta baita ikuskizun edo ekintzen kategoriaren arabera antolatuta ere: musika, txosnak, gazteak, lehiaketak…

IRITZIA EMATEA: Informazioa jasotzeaz gainera, herritarrek ekitaldi bakoitzari buruzko iritzia emateko aukera ere izango dute. Horretarako, egitarauan jasotako ekintza bakoitzean sartuta “Eman iritzia” klikatu eta  1etik 5etara bitarteko puntuazioa emateko aukera egongo da eta baita iradokizunak idazteko aukera ere.

AZKEN ORDUKO OHARRAK: Eguraldia edo bestelako gora-beherak tarteko egitarauan aldaketarik egonez gero, Udalak aplikaziora oharrak bidaliko ditu. Ohar berriak daudenean, modu destakatuan agertuko zaizkio erabiltzaileari.

ARGAZKIAK: San Pedro jaietan ateratako argazkiak aplikazioan zuzenean ikusi ahal izango dira eta gainera herritarrek bidalitako argazkiak ere aplikazioan txertatuko dira; horretarako  650 49 51 66 zenbakira whatsapp bidez bidali behar da argazkia.

HIZKUNTZA: Aplikazioa ele bitan dago eta hizkuntza aukera aldatu nahi duenak eskuma aldean behean dagoen “Laguntza” – “Ezarpenak” eremuan egin beharko du.

Aplikazioa erraza, erosoa, sinplea eta azkarra da eta bi norabidetarako aukera ematen du: udalak herritarrari informazioa helarazteko eta baita herritarrak udalari helarazteko ere.