Sanpedroetako esaldi lehiaketa martxan

2018ko maiatzak 21

Urtero moduan, aurten ere sanpedroetarako esaldi lehiaketa egingo da, baina aurten berritasun gisa, EUSKARALDIA ekimenarekin uztartuta sari berezia egongo da.

3 SARI EGONGO DIRA

  1. Irabazle Nagusia. San Pedro jaietako lema izango dena. (100 euro)
  2. Euskaraldiaren saria: Euskaraldiaren oinarriak zabaltzen lagunduko duen esaldi onenak irabaziko du. (100 euro)
  3. Pegatinetarako esaldiak: Beste bi kategorietan sartu ez arren, egokiak diren esaldiak (tonua, errima, gaurkotasuna… duten esaldiak) (50 euro esaldi bakoitza)

EUSKARALDIAREKIN UZTARTUTA

Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa kolektiboa da, euskararen erabilera bultzatzeko. Esukaraz hitz egin edo euskara ulertzen dugun guztiok geure artean euskara gehiago erabiltzeko 11 eguneko ekimena izango da, Euskal Herri osoan denok batera gauzatuko duguna. Sanpedroetako pegatinetan, jaietan, ekimen honi buruzko esaldiak egotea nahi da eta horregatik sari berezia emango da. Euskaraldiari buruzko informazioa hemen

OINARRIAK

ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE ?
14 urtetik gorako edozein eskoriatzarrek edo Eskoriatzako ikastetxeetan ikasten dutenek, baina hiru pertsona baino gehiagoko taldeak osatuz.

ZENBAT ESALDI AURKEZTU ?
Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du eta gehienez gura beste.

NON, NOIZ ETA ZELAN AURKEZTU ESALDIAK ?

  • Buzoiak: Kultur Etxean, liburutegian eta ikastetxean.
  • Whatsappa: 636 78 59 71
  • Emaila: euskara@eskoriatza.eus

EZ DIRA ONARTUKO
Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak.

EPAIMAHAIA ETA ZABALPENA
Udaleko kultura batzordeak izendatuko du Esaldi Lehiaketaren epaimahaia.

Esaldiak aurkezteko azkeneko eguna ekainaren 3a izango da.