Santa Ageda eguna da gaur

2021 / 02 / 05

Aurten ezin izango da Santa Ageda ospatu tradizioz egin izan dugun bezala, eta seguraski trikitia eta panderoa, kantak, dantzak eta agian suziriak ere faltan botako ditugu.

Gaurko egunez  aurten 18 urte betetzen dituzten gazteak izaten dira Eskoriatzako festaren protagonista, eta kaleetan Santa Agedako koplak kantuan ikusi ohi ditugu egunean zehar, eta ilunkadan plazan dantzan.

Santa Ageda ohitura eta kintoak

Eskoriatzako ohitura honi buruzko dokumentalean tradizioari buruzko herritarren testigantzak jaso dira.

Zer zen kinto izatea?

Kinto sistema 1876an jarri zen indarrean Euskal Herrian, foruak galdu zirenean, soldaduska egiteko derrigortasuna ezarri zenean eta gazte guztiak  deituak izan zirenean, 2001. urtera arte, derrigorrezko soldaduska kendu zuten arte.

Urte bakoitzeko kintoak, hau da urte horretan soldadutza egingo zuten gazteak izaten ziren Santa Ageda eguneko protagonista. Derrigorrezko soldaduzka kendu zenean, eta tradizioari eutsi nahian, Santa Ageda eguna berdin ospatzen jarraitu zen.

Gainera,  2007. urtetik aurrera mutilak ez ezik, adin bereko neskek ere parte hartu zuten et hortik aurrera, neskak ere egun horretak protagonista bihurtu dira adinkide dituzten mutilekin batera. Hona hemen bilakaera horri buruzko dokumentala.