Tabernen ordutegia jai egunetan

2020 / 06 / 26

Herriko jaiak ez ospatzeko erabakia hartu zuen Eskoriatzako Udalak, eta horren ondorioz egun hauetan ekitaldi gutxi batzuk baino ez dira egingo, modu sinbolikoan.

Jaiak bertan behera uzteko arrazoi nagusiena jende pilaketak ekiditea da, beraz, erantzukizunez eta zuhurtziaz jokatzea eskatzen zaie herritarrei, eta covid-19 gainditzeko ezarritako segurtasun neurriak errespetatzea.

Tabernak

Jaiak bertan behera geratu direnez, ostalariek ez dute ordutegi zabalagoa izango, hau da, ez dute tabernak ordu gehiagoz irekitzeko aukerarik izango, beraz, tabernak ixteko ordutegia kasuan kasuko kategoriaren araberakoa izango da, eta ohiko ordutegia mantendu beharko dute.

Salbuespen bezala ekainaren 27an eta 28an, hau da larunbateko gauean eta igandeko gauean, lokala 01:00etara arte irekitzeko aukera ematen dien kategoriako establezimenduetarako  bakarrik, baimena izago dute  terrazak goizeko 01:00ak arte zabalik izateko, beti ere aforoaren % 60a errespetatuz.

Taberna bakoitzaren ardura izango da establezimenduaren barruko edukiera kontrolatzea eta 1,5 m-ko segurtasun distantziak bermatzea.

Azkenik, Udalak eskoriatzarrei kontsumo arduratsua egitea garrantzitsua dela gogorarazten die, eta bizilagunen deskantsua errespetatzea eskatzen die.