Ti Tau! VI. Umorezko laburmetraia rallya

2017 / 05 / 25

Ti tau! Umorezko Film Laburren Rallyko 6. edizioa ospatuko da aurten Eskoriatzan. Eingeinke gazte elkartea izango da antolatzailea.
Ekainaren 10ean jarri dute hitzordua. Aurtengoan bi sailetan banatuko da rallya: Gazte saila, eta helduen saila.

Gazte sailean 12-16 urte bitarteko nerabeak parte hartu ahalko dute.
Goizeko 9:30etan bilduko dira Ibarraundi museoan, gaiak eman eta arratsaldeko 7etan aurkeztu beharko dituzte lanak.

Gaueko 9:30etan, sari banaketa eta labrumetraien emanaldia egongo da Zaldibar antzokian.

Izena emateko epea zabalik dago.