Tortolis ludotekako ate irekiak

2019 / 09 / 19

Tortolis ludoteka 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua da. Haurrek ondo pasatzea, jolastea eta jolasaren bidez heztea du helburu. Horietaz gain, zerbitzu euskalduna da. Euskararen erabileraren sustapena eta euskal kulturaren zabalpenean egiten du lan. Bi ikastetxeen arteko haurren topaleku izan nahi du eta bi ikastetxeen arteko haurren harremana bultzatu nahi du. Hau guztia, jolas eta jostailuen bidez.

Santa Ana 19an kokatuta dago, ludoteka. Datorren irailaren 23tik aurrera ate irekiak antolatu ditu Eskoriatzako haur guztiak ezagutzera hurbildu daitezen.

Hona hemen irailaren 23tik 26ra egingo dituzten ekintzak:

  • Astelehena, irailaren 23a: ludoteka ezagutu. 17:00-19:00
  • Asteartea, irailaren 24a: sukaldaritza tailerra: fruta brotxetak eta zukua: 17:00-19:00
  • Asteazkena, irailaren 25a: kale jolasak: (bote-bote, baloi errea, zapi-zapi…): 17:00-19:00
  • Osteguna, irailaren 26a: eskulanak 17:00 – 19:00

Egun hauetan zehar ludotekaren gaineko informazioa banatuko da.