Tortolis zirkoa

2018 / 05 / 22

Datorren ostiralean, maiatzaren 25ean arratsaldeko 6etan, Tortolis Zirko emanaldia egingo da zaharren egoitzan. Hilabete batzuk igaro dira ludotekako haurrek zirko bat antolatzea pentsatu zutenetik. Ludotekariei erronka interesgarria iruditu zitzaien eta buru belarri ekin diote denbora guzti honetan, zer egin eta nola egin pentsatzen eta eraikitzen.
Akrobatak, malabaristak, dantzariak, ekilibreistak, pailazioak, trapezistak, palomita saltzaileak eta eta break dance dantzariak egongo dira emanaldian. 35 haurrek hartu dute parte parte proiektuan eta ostiralean ikusgai egongo da lan guzti honen fruitua.
Emanaldia, egoiliarrei eta haurren gurasoei zuzenduta egongo da. Haur bakoitzak 3 gonbidapen izango ditu lagunartean banatzeko.