Tramiteak on-line Eskoriatzako Udalarekin

2015 / 06 / 01

Gaur egun gizarteko beste arlo batzuetan eratuta dago tramiteak on-line egiteko joera. Eskoriatzako Udalak, ere, bitarteko elektronikoek eskaintzen dituzten baliabideak erabili nahi ditu, herritarrei tremite-bideak errazteko, udaletxera bertara joan beharrik gabe eta eguneko 24 orduetan. Horretarako, webgune honetan TRAMITEAK izeneko atalera jo behar da.

Atal horretan 6 atal desberdin daude eta herritarrak beharrezko dituen tramiteak egiteko, batez ere honako hiru hauek erabiliko ditu:

herritarrenataria HERRITARREN ATARIA

Atari hau da Udalareki on-line tramite gehienak egiteko ataria, bertan diru laguntzak nahiz obra lizentziak eskatu ahal izango dira, hirigintza kontsultak egin; mota guztietako eskaerak, kexak edo iradokizunak…

Bertan tramiteak egiteko herritarra identifikatu egin beharko da eta identifikazio hori, bi modutara egin daiteke:

  • Pasahitzarekin: Pasahitza lortzeko, herritarrak udaletxera joan beharko du (9:00 – 14:30) identitatea egiaztatzera. Ondoren, Udalak emailez pasahitza bidaliko dio, beraz, herritarrak derrigorrez izan beharko ditu email kontu bat eta telefono mugikorraren zenbakia. Udalak bidalitako pasahitza jasotakoan, herritarrak bere kasa pertsonalitzateko aukera izango du.
  • Txartel digitala (NAN digitala, Izenpe…): Beharrezkoa izango da txartel irakurgailua izatea eta txartelaren software berezia instalatua izatea. Gainera Java kontrol panelaren segurtasun maila egiaztatu beharko da ordenadorean. Horretarako argibideak, hemen.

zerbitzutelematikoakZERBITZU TELEMATIKOAK

Atari hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du eta bertan, herritarrak, udal errolda agiria eskuratu dezake, zuzen zuzenean, eta erroldako bestelako datuak (bizikidetza, altak/bajak…) kontsultatu.  Horrez gainera, Gipuzkoako edozein herritan herritar baten izenean dauden tasak, zergak, isunak nahiz ordainagirien kontsulta ere egin daiteke.

Bertan tramiteak egiteko herritarra identifikatu egin beharko da eta identifikazio hori, bi modutara egin daiteke:

  • Pasahitzarekin: Pasahitza lortzeko, herritarrak udaletxera joan beharko du (9:00 – 14:30) identitatea egiaztatzera. Ondoren, Udalak emailez pasahitza bidaliko dio, beraz, herritarrak derrigorrez izan beharko ditu email kontu bat eta telefono mugikorraren zenbakia. Udalak bidalitako pasahitza jasotakoan, herritarrak bere kasa pertsonalitzateko aukera izango du.
  • Txartel digitala (NAN digitala, Izenpe…): Beharrezkoa izango da txartel irakurgailua izatea eta txartelaren software berezia instalatua izatea. Gainera Java kontrol panelaren segurtasun maila egiaztatu beharko da ordenadorean. Horretarako argibideak, hemen.

NIRE ORDAINKETAK

nireordainketakEdozein Administraziotan ordainketak internetez egiteko zerbitzua da, baita Eskoriatzako Udalean ere, beraz, bertatik ordaindu daitezke, isunak, kiroldegiko tasak… eta bestelakoak, nahiz eta errazena ordainketak helbideratuta izatea den.

Ordainketa hauek egiteko identifikazioa, ordainagirien barra kodean agertzen den Bilaketa Prozedura Klabea (BPK) sartuta egiten da.

 

Formazioa eta ikastaroa

Herritarrek intesik izanez gero, on-line tramiteak erabiltzeko formazio saioak egiteko aukera egongo da. Horretarako, izen-ematea zabalik dago eta interesdunek honako formularioa bete beharko dute.

Informazio gehiago: