Udaberritxotxeko bazkaria eta erromeria bertan behera gelditu dira

2019 / 04 / 05

Bihar, apirilak 6, bigarren Udaberritxotx! egingo da Eskoriatzan, Eingeinke elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako udaberriko jaia.

Antolatzaileek aurtengo herri bazkaria eta ondorengo erromeria bertan behera uztea erabaki dute oso jende gutxik izena eman duelako. Iaz 270 bat lagun izan ziren bazkarian, baina, aurten, beharbada eguraldi txarra iragarrita zegoelako, ez du arrakasta handirik izan deialdiak.

Horregatik, sagardo eta pintxo dastaketa egingo da goizez plazan, eta bertan zazpi sagardo eta hiru gazta mota probatzeko aukera izango da, baina, esan bezala, bazkaria eta ondorengo erromeria bertan behera gelditu dira.

Bazkarirako txartela erosi dutenei dirua itzuliko zaie txartela erositako lekuan.