UDAERO. 12/13 eta 17 urte bitartekoentzako udako eskaintza

2019 / 06 / 12

Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarrekin antolatzen duten udako aisialdi eskaintza da Udaero.

12/13-17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago. Egitasmoa 2 zatitan banatuta dago eta gazte udalekuetan bakarrik, gaztekonkisean bakarrik edo bietan eman daiteke izena. Azken hilabetean, Aretxabaletako eta Eskoriatzako gaztelekuetan ze ekintza egin pentsatzen jardun ondoren ondoko programa osatu dute:

Gazte udalekuak: uztailaren 4,5,8,10,12
Prezioa: 40 euro

• Uztailak 4: Usakoria arratsaldez bizikletan
• Uztailak 5: Surf ikastaroa eta egun pasa Zarautzen
• Uztailak 8: Urkulun ginkana
• Uztailak 10: Hockey partida erraldoia eta parrillada Eskoriatzan
• Uztailak 12: Inguru abentura Garaionen

Gaztekonkis: 3 egunetako irteera mendira.  Uztailaren 16tik-19ra
Prezioa: 20 euro

Izena ematea: ekainaren 23a arte egongo da zabalik, gaztelekuetan. Plaza mugatuak daude
Informazioa: gaztelekuetan edo gazteria zerbitzuetan Aretxabaleta: 943711862 Eskoriatza 943714688 edo Txatxilipurdi 943795446