Udaero 2018rako izena ematea zabalik dago
2018 / 05 / 30
Aretxabaleta  eta  Eskoriatzako  gaztelekuek  elkarrekin  antolatzen  duten  udako  aisialdi  eskaintza  da  Udaero.
12/13-17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Egitasmoa 2 zatitan banatuta dago eta gazte udalekuetan bakarrik, gaztekonkisean bakarrak edo bietan eman daiteke izena. Azken hilabetean, Aretxabaletako eta Eskoriatzako gaztelekuetan ze ekintza egin pentsatzen jardun ondoren ondoko programa osatu dute:
Gazte  udalekuak:  uztailaren  2,3,4,5,6
Prezioa:  40  euro
- Uztailak 2: Mutrikura egun pasa. Snorkell Mutrikuko igerileku naturalean.
 - Uztailak 3: Garaioko Tourra bizikletan
 - Uztailak 4: Izarrak ikusteko mendi irteera
 - Uztailak 5: Usakora irteera
 - Uztailak 6: Uradaibaira egun pasa, kayakean ibiltzera.
 
Gaztekonkis:  ihesbidearen  ituna.  Uztailaren  10etik  13ra
Prezioa:  20  euro
Bailarako  mendietan  zehar  4  egunetako  ibilaldia.  Motxila  eta  lo  zakua  hartu  eta  4  egunez  hamaika  abentura  froga  biziko  dituzte.
Izena  ematea:  ekainaren  24a  arte  egongo  da  zabalik,  gaztelekuetan.  Plaza  mugatuak  daude
Informazioa:  gaztelekuetan  edo  gazteria  zerbitzuetan  Aretxabaleta:  943711862  Eskoriatza  943714688  edo  Txatxilipurdi  943795446
