Udaero 2018rako izena ematea zabalik dago

2018 / 05 / 30

Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarrekin antolatzen duten udako aisialdi eskaintza da Udaero.

12/13-17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Egitasmoa 2 zatitan banatuta dago eta gazte udalekuetan bakarrik, gaztekonkisean bakarrak edo bietan eman daiteke izena. Azken hilabetean, Aretxabaletako eta Eskoriatzako gaztelekuetan ze ekintza egin pentsatzen jardun ondoren ondoko programa osatu dute:

Gazte udalekuak: uztailaren 2,3,4,5,6
Prezioa: 40 euro

  • Uztailak 2: Mutrikura egun pasa. Snorkell Mutrikuko igerileku naturalean.
  • Uztailak 3: Garaioko Tourra bizikletan
  • Uztailak 4: Izarrak ikusteko mendi irteera
  • Uztailak 5: Usakora irteera
  • Uztailak 6: Uradaibaira egun pasa, kayakean ibiltzera.

Gaztekonkis: ihesbidearen ituna. Uztailaren 10etik 13ra
Prezioa: 20 euro

Bailarako mendietan zehar 4 egunetako ibilaldia. Motxila eta lo zakua hartu eta 4 egunez hamaika abentura froga biziko dituzte.
Izena ematea: ekainaren 24a arte egongo da zabalik, gaztelekuetan. Plaza mugatuak daude
Informazioa: gaztelekuetan edo gazteria zerbitzuetan Aretxabaleta: 943711862 Eskoriatza 943714688 edo Txatxilipurdi 943795446