Udaeroko ekintzak erabakita

2017 / 06 / 02

12-16 urte bitarteko nerabeek pasa den asteburuan erabaki dute UDAERO 07ko lehen asteko ekintzak. Nerabeen parte hartzea sustatu nahian, euren proposamenak eta iradokizunak jaso eta parte hartzaile guztien artean adostu ondoren hauek izango dira lehen astean egingo diren ekintzak.
Ekintza hauetan izena emateko aukera dago oraindik, gaztelekuan bertan.

  • Uztailak 3: Paintball Galarretan (Araba) + Garaioko urtegira
  • Uztailak 4: Mutrikuko pistina naturaletara irteera egun pasa + snorkell
  • Uztailak 5: Atxabaltako Gaztelekuan afaldu, Scape room eta bertan lo egin
  • Uztailak 6: Usakora irteera bizikletan, patinekin edo skatearekin. (
  • Uztailak 7: Padel Surf + hondartza

Gaztekonkisen kasuan (uztailak 11,12,13,14an egingo dena) beteta dago. Ez dago plazarik.