Udal euskaltegian matrikulazioa zabalik

2019ko irailak 09

Euskara ikasi edo hobetu nahi duen edonork, Leintz Udal Eukaltegian izena emateko aukera dauka, matrikula epea zabalik baitago.

Bulegoa kultur etxean

Gaurtik aurrera eta irailaren 25era bitartean informazioa lortu edo matrikula egiteko euskaltegiak bulegoa jarriko du Kultur Etxeko 1. solairuan honako ordutegian:

  • Astelehenetik ostegunera 16:00 – 19:00
  • Ostiraletan 10:00 – 13:00

Euskaltegiak maila eta ordutegi desberdinetako klaseak eskaintzen ditu, hala nola:

  • ESKOLAK, ordutegi eta eredu desberdinak:
    • 2, 3 edo 4 egun astean
    • Txandakako taldeak
    • Online.
  • MAILAK:
    • Euskalduntze maila guztiak (ezer ez dakitenentzako nahiz tituluak atera nahi dituztenentzako)
    • Hizkuntza eskakizunak eta titulo homologatuak.

Informazio gehiago

Bekak

Eskoriatzako Udalak euskaltegiko matrikula egiten duten ikasleentzako diru laguntzak emango ditu. 2019-2020 ikasturtean lehenengoz matrikula egiten dutenek %50 bakarrik ordaindu beharko dute eta eskatutako asistentzia bete ondoren, ordaindutako kopuru osoa berriro bueltan jaso ahal izango dute ikasturte bukaeran, modu horretara ikasturte osoa doan izanik.

Gainera, bukatu berria den 2018-2019 ikasturtean euskaltegian ibilitakoek ere eskuratu ahal izango dituzte bekak. Informazio guztia hemen kontsultatu daiteke.