Udal zerbitzu telematikoak erabiltzea

2020ko martxoak 13

Koronabirusa zabaltzea ekiditeko helburuarekin, Eskoriatzako Udalak aparteko hainbat neurri hartu ditu eta beste batzuen artean herritarrei eskatzen zaie, ahal den neurrian udalarekin harremanak telefono bitartez edo zerbitzu telematikoak erabiliz izateko. Zerbitzu telematikoak erabiltzeko beharrezkoa da identifikazio digitala izatea eta horretarako modu desberdinak daude:

  • TXARTEL DIGITALA. NAN elektronikoa, IZENPE, ONA edo balio bereko beste txartel bat izan daiteke. Horretarako, txartel-irakurgailua izatea beharrezkoa da.
  • B@KQ identifikazioa. Balio eta berme juridiko altuko identifikazioa da, administrazio desberdinetan (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza…) tramiteak egiteko aukera ematen duena, baita Eskoriatzako Udalarekin ere.  Ohiko egoeran modu presentzialean eskatu behar da udaletxean, baina salbuespenezko egoera honetan B@KQ-a emailez ere eskatu ahal izango da. Nola?
    • Eskatu B@kQ-a email helbide honetan: udala@eskoriatza.eus
    • Bidali emailean erantsita NAN fotokopia (2 aldeetatik)
    • Telefono mugikor zenbaki bat idatzi emailean
    • Udala emailez jarriko da zurekin harremanetan

Tramiteak on-line

Udal webgunean dago tramiteak on-line egiteko gunea. Esteka honetan.

Eremu horietako bakoitzean kontsultatu eta ikus daiteke ze tramite egin daitezkeen on-line, eta zer behar den kasu bakoitzerako.

Zalantzak edo bestelakoak argitzeko:

 

B@KQ-ari buruzko informazio gehiago