Udalak elur protokoloa aktibatu du

2019 / 01 / 08

Aurtengo neguan lehenengo aldiz aktibatu beharko du udalak elur-protokoloa, izan ere urtarrilaren 9tik 10era bitarteko gauean elur-kota 200 metrora jaitsiko dela esaten du iragarpenak eta ondorioz alerta horia aktibatu behar dela.

Alerta horiak urtarrilaren 9ko 24:00etatik urtarrilaren 10eko goizeko 10:00ak arte iraungo du, eta horrek adierazten du ordu tarte horretan arriskua neurrikoa izango dela, orokorrean biztanleentzat ez dela arazo metereologikorik egongo, baina bai aktibitate zehatz batzuentzat. Abistuak honako hau zehazten du:

  • Asteazkena, hilak 9: Abisu Horia elurragatik barnealdean 21etatik 24etara ordu lokala. Gauean elur-kota 500-700 metrora jaisten joango da. Prezipitazio txikia egingo du, baliteke kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertaina izatea. Egunaren amaieran izotz txikia egingo du barnealdean, bereziki mendi inguruetan eta Arabako zenbait tokitan. Aurreikusitako lodierak: 0-3 cm 1000 m-ra, 0-1 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
  • Osteguna, hilak 10: -Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 10etara ordu lokala. Elur-kota goizaldean jaisten joango da, 500-700 metrotik 200-400 metrora egon arte. Prezipitazio txikia egingo du, bereziki egunaren lehen partean eta kantauri isurialdearen mendebaldean; arratsaldean atertzera egingo du. Barnealdean izotz txikia egingo du, mendi inguruetako zenbait tokitan handia. Aurreikusitako lodierak: 0-4 cm 1000 m-ra, 0-3 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.

Hori horrela, Udalak elurtetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du. Behar izanez gero, gatza botako da eta elurra kentzeko pala daukan traktorea irteteko prest dago.

Elurrarekin edozein behar egonez gero, udaltzaingoarekin harremanetan jarri.