Udaleko emakume gehienek planto

2019 / 03 / 07

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako grebarekin bat egin dute Eskoriatzako Udaleko emakume gehienek.

Ondorioz, Udal harrera zerbitzua, erregistroa ere barne, itxita egongo da egun osoan.

Normaltasunez funtzionatuko dute udal liburutegiak eta kiroldegiak, eta kultur etxeak zerbitzu minimoekin.

Berdintasun ekintza, soldatekin

Udaleko emakume-langileek greba egunari buruzko erabakia hartzeko egin zuten bileran adostu zuten udalari proposatzea, greba egunagatik ordainduko ez zaien soldata zatia kontabilizatzeko eta gizon eta emakumeen berdintasunerako ekintza batean erabiltzea.

Udal gobernuak emakumeen proposamena gogo onez hartu eta hurrengo Gizarte batzordean ekintza hori zein izan daitekeen adosteko gaia tratatzea erabaki du.

Mobilizazioekin bat egiteko deia

Eskoriatzan Feministak Bizirik taldean martxoaren 8rako egun osoko egitaraua prestatu du eta Udalak bertan parte-hartzeko deia egiten du:

10:00 – Gosaria kultur etxeko sukaldean – Feminismoa Biziriken eskutik.
11:00 – Kalejira prestatzeko tailerrak (bakoitzak bere makila ekarri)
12:00 – Elkarretaratzea
14:30 – Bazkaria (Zuk ekarri, zuk jan)
15:30 – Irakurketak, poesia, musika… Talde Feministaren azalpena
17:00 – Defentsa pertsonal ikastaroa
18:00 – Elkarretaratzea eta ondoren Kalejira
21:00 – Afaria Pilotalekuan (zuk ekarri, zuk jan),  musika eta proiekzioarekin