Udaleku irekietan izena emateko epea zabalik

2018 / 04 / 13

Zabalik dago dagoeneko 2018ko udaleku irekietan izena emateko epea. Interesdunek apirilaren 25era izango dute izena emateko aukera.
Tortolis ludotekan egin ahal izango da arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, edo goizetan Kultur Etxean 10:00etatik-14:00etara.

Udaleku irekiak aurten, uztailaren 3tik 20ra izango dira. Egitasmoa 3-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta programazio parte-hartzaile eta dinamiko baten bitartez l Eskoriatzako haurrek uztailean ondo pasatzeko aukera eskaini nahi da, bertako bazterrak ezagutuz,txangoak eginez, ikastetxe desberdinetako haurrak elkartuz eta beraien artean euskararen erabilera sustatuz.

Udalekuetako ordutegia goizez 10:00tik 13:00etara eta arratsaldez 15:00tik 17:00etara izaten da.

Hona hemen tarifak:

  • Haur bat: 60 €
  • Bi haur: 110 €
  • Hiru haur: 150 €
  • Lau haur: 180 €