Udarako aldi baterako egonaldiak, nagusientzako

2015ko apirilak 16

estancia temporal verano

Uda sasoia laster datorkigu eta aldi bateko egonaldiak antolatzeko hasita gaude jadanik.

Aurtengo uda denboraldiak hiru hilabete hauek izango ditu: uztaila, abuztua eta iraila.

Eskaerak onartzeko azkenego egunak:

  • Uztailerako: maiatzak 15(ostirala)
  • Abuzturako: Maiatzak 29 (ostirala)
  • Irailerako. Ekainak 12 (ostirala)

Plaza kopurua mugatua da eta, hartaz, plaza hutsen eta laza huts horien ezaugarrien arabera onartuko dira epez kanpo egiten diren eskaerak.

Izena emateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko da: 943 71 31 36 (aurrez txanda hartu behar da).