Umeen danborrada antolatzeko bilera

2016 / 04 / 25

SAM_3531Urtero bezala, iritsi da herriko jaietarako umeen danborrada antolatzeko garaia. Neska-mutiko askok ilusioz parte hartzen duten ekintza da, baina, hori antolatzeak pertsona askoren laguntza eskatzen du.

Antolaketan parte hartzeak ez du denbora gehiegi kentzen, lan gehienak umeak entsaiatzen ari direnean egin baitaitezke, baina, jendea behar da. Azken urte hauetan lan horretan aritu diren pertsona askok erreleboa eskatu dute, eta horregatik, boluntario berriak behar ditugu.

Bihar, asteartea, apirilaren 26an, parte hartzeko prest dauden guztiekin bilera egingo dugu kultur etxean, eta ekintza hau martxan jartzeko behar besteko talde bat osatzea espero dugu. Gurasoak zein interesa izan ditzaketen guztiak bileran parte hartzera animatu nahi ditugu.

  • Eguna: apirilak 26, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Kultur etxeko lehenengo solairua.