Urtarrileko ez ohiko plenoa

2016 / 01 / 19
  • Eguna: Urtarrilaren 21a (osteguna)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. 2016-ko aurrekontuaren hasierako onarpenari jarritako alegazioei eta behin betiko onarpenari buruzko erabakia.
  3. Eusko Jaurlaritzari egiten zaion eskaera Axtrokiko ontziak berreskuratzeko.
  4. Euskadi Lagunkoia proiektura egindako atxikimendua berrestea.
  5. Eskoriatzako Udal Kirol Zerbitzuko Araudiaren aldaketa hasiera batean onartzea.
  6. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileko 9. eranskina “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzea” aldatzeari hasierako onarpena ematea.
  7. Gai zerrendan honako gaia sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeko zerbitzua emateagatik (azaroaren 16-tik abenduaren 15-era) Hemen Garbiketak enpresak aurkeztutako faktura ordaintzeko agindua berrestea.
  8. Gai zerrendan honako gaia sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeko zerbitzua emateagatik (abenduaren 1-etik 2016-ko urtarrilaren 15-era) Hemen Garbiketak enpresak aurkeztutako faktura ordaintzeko agindua berrestea.