Urteari agur esateko gospel musika Zaldibar antzokian

2018ko abenduak 27

Beste behin ere gospel musika izango dugu Zaldibar antzokian, honako honetan, musikari handiz osatutako The Upper Room zazpikote donostiarraren eskutik, indar eta bizitasunez beteta datozenak.

Gipuzkoako hainbat herritan emanaldiak eskainiz ari den XIV. Gospel Zikloaren barruan, Donostiako taldeak bere kantak eskaintzeaz gain, gospel musikako kanta esanguratsuenen euskarazko egokitzapenak eta genero horretako beste kanta batzuen bertsioak ere eskainiko dizkigute.

Kontzertua abenduaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, izango da Zaldibar antzokian. Sarrerak aurrez salgai daude, 4 eurotan, kiroldegian.

The Upper Room