Uztaileko ohiko osoko bilkura

2013 / 07 / 22

Asteartean, hilak 23, osoko bilkura egongo da eta hauek izango dira tratatuko diren gaiak.

Eguna: 2013ko uztailaren 23a (asteartea)

Ordua: 18:30

Lekua: Udaltxeko bilkura aretoa

Gai zerrenda:

  1. Aurreko osoko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
  4. Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzuaren kontratua luzatzea eta aldatzea.
  5. Mankomunatutako garraio egokituaren zerbitzuari buruzko erabakia .
  6. Haur eskolako udal zerbitzua (0-3 urte, lehen hezkuntzako lehenengo zikloa) kudeatzeko kontratua esleitzea.
  7. Udal zergetan eragina izateko, gellaoko hilerrian egindako lanak herri onurakotzat jotzea.
  8. Udal zergetan eragina izateko, zarimutzeko antzinako eskolak konpontzeko obrak herri onurakotzat jotzea.
  9. Eae-tik kanpoko espetxetan dauden presoen senideei eta eae-tik kanpoko epaitegietara auzipetu bezala joan behar diren eskoriatzarrei garraiorako diru laguntza indibidualak emateko oinarriak onartzea.
  10. Osoko bilkuretako parte hartzeak, eta horiek aktetan jasotzea.
  11. Sarrera-irteera erregistroen ordutegia aldatzea, 2013ko urriaren 1etik aurrerako eraginarekin.
  12. Trafiko ordenantzaren 15. Artikulua aldatzea.
  13. Udal eta teleskoko plantillako langileen eta liberatutako zinegotzien 2012ko abenduko aparteko ordainsarien gaineko erabakia.
  14. 2012ko kontu orokorrak onartzea.
  15. 15. Kreditu aldaketa espedientea.
  16. Eskoriatzako udaleko landa gunetako udal bideak arautzeko ordenantza hasiera batean onartzea.
  17. Zaintza partekatuaren euskal legeari buruz aurkeztutako mozioa.
  18. Ezker batua udal taldearen eskariz espainiako gobernuaren dimisioa eskatzeko mozioa.
  19. Galde-eskeak.