Uztaileko ohiko plenoa

2014ko uztailak 18
  • Eguna: Uztailaren 22a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1.  Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
  4. Maria Purificacion Regidor Varela andreak zinegotzi kargua hartzea.
  5. 2013ko ekitaldiko kontu orokorrak behin betiko onartzea.
  6. Onartutako eskubideei baja ematea.
  7. Jose Arana patronatuan egindako obrak gizartearen intereskotzat jotzea.
  8. Udal haur eskolako zerbitzuaren (0-3 urte, haur hezkuntzako lehen zikloa) erabiltzaileek 2014-2105 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak onartzea.
  9. Eskoriatzako Udalak herriko komertzio eta  gainontzeko erakundeei hondakinen gaikako bilketarako erabiliko dituzten edukiontziak finantzatzeko emango dituen diru laguntzak arautuko dituzten oinarriak onartzea.
  10. Iñaki Madinabeitia Elorza jaunak zinegotzi karguari uko egin izanaren berri jasotzea.
  11. Zinegotzi hautatuak kargua hartzeari uko egin izanaren berri jasotzea.
  12. Batzorde informatzaileetarako kide berriak izendatzea.
  13. Eaj-Pnv Eskoriatzako udal taldeko eta Eskoriatzako elizateen elkarteko (EEE) udal taldeko bozeramale berriak izendatzea.
  14. Hainbat erakunde eta elkarteetarako udal ordezkari berriak izendatzea (Debagoieneko landa garapenerako elkartea, Jose Arana patronatuko Junta, Leintz Udal Euskaltegia, Jakion, Zubillaga hiltegia S.L. eta Aizkorri Aratz parkeko patronatua).
  15. Ezker Anitzaren eskariz gazako egoerari buruzko mozioa.
  16. Eskoriatzako presoen lagunen eskariz aurkeztutako mozioa.
  17. Galde – eskeak.