Zabaldu da udaleku irekietan izena emateko epea

2016 / 05 / 03

Eskoriatzako udaleku irekiak aukera paregabea dira Eskoriatzako haurrek, jolasean, herriko txoko eta gune ezberdinak ezagutzeko eta ondo pasatzeko.

Programazio dinamMostrando kEskoUdaleku.jpgiko parte-hartzaile baten bitartez, talde giroan aritu ahal izango dira umeak uztaileko hiru astetan zehar.kEskoUdaleku

Egunak: Uztailaren 5etik 22ra izango dira.

Ordutegia: Goizez, 10:00etatik-13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara.

Izena ematea: maiatzaren 2tik 13ra izango da.

Prezioa:

  • Haur bat: 51 euro
  • Bi haur: 92 euro
  • Hiru haur: 130 euro
  • Lau haur: 175 euro

Izena emateko lekua: Tortolis ludotekan edo Eskoriatzako Kultur Etxean.